1915eko erasoak
1914eko mugimenduko gerla azaroaren alde bururatzen da. Suiziatik ipar itsasoraino frente luze bat hedatzen da; armadak lurperatzen dira eta trintxeretako gerla hasten da. Zergatia aski sinplea da, garai hartako armak direla eta , defentsak erasoa garaitzen du.
Lehen negua terrible da armadak ez baitira batere egoera horretarako prestatuak.
Soldaduek nola hala egokitzen dira egoera berriari.
Frantses armadan, uniforme berriak ailegatzen
dira hain anakroniko eta lanjerosak ziren galtzak
eta kasketa gorriak desagerraraziz.
Nahiz eta 1914ko galtzeak ikaragarriak izan, frantses goi- agintaritzak, eta partikulazki Joffre jenerala, eraso orokor baten bitartez lortutako garaipen baten baitan sinesten du.Allemandarrak aldiz arras logika defentsiba batean dira mendebaldeko frentean; horren lekuko, goi aginderitza alemana ekialdeko frentean instalatzen da, eta han dute haien gerlako indarra ematen 1915ko urte horretan.. Mendebaldeko frentean beraz, galdutako terrenoaren berreskuratzeko kontra eraso "baizik" ez dute egiten.
1915eko urtean beraz, Frantsesek bi eraso bikoitzak bultzatzen dute Champagnan eta Artois eskualdean, eta bitartean eten gabeko lekuko erasoak, Argonan edo Epargetan bezala.
I) Urte hasierako borrokak (Champagne, Artois)
a) Champagneko lehen erasoa
Frantsesen aitzinamenduak gelditu nahian Chanpanian, Alemandarrek defentsa
lerro sendo bat antolatu dute Tourbe eta Suippe ibarretako iparrean diren ordokietan.
Erasoa otsailaren 12an abiatzen da, ,8 kilometroko frente batean; eta Martxoaren
15a arte irauten du.Kargak bat bestearen gibeletik
doaz, baina aitzinamenduak arras ttikiak dira eta alemandarren kontra erasoak
oso bortitzak.
Negu gorrian, eten gabeko hormatze eta urtzeek frentea lohi gune handi bat bilakatu
dute.
"Bois sabot"ren erortzearekin, erasoa
gelditua da. Bilana ikaragarria da: lurralde irabazia oso murritza da eta 100
000 soldadu hil dira IV.armadan !
Erran behar da Domingoren erregimentia ez duela ataka honetan parte hartu, nahiz
eta Champagnako frentetik 10 kilometratik bakarrik kantonatua izan .
b) Udaberrian, Artoisko ofentsiba.
Champagnan Alemanek haien babeslekuak hautatzeko denbora izan badute, ez da
batere hola gertatu Artois eskualdean, Frantziaren Iparrean, eta haien defentsa
lerroak obstakulo naturalen arabera finkatu dira.
Foch generalak du Iparraren armada multzoaren
agintza. eraso gogor bat hasten da. Helburu garrantzitsuena Lensen aitzinean
aurkitzen den Vilmyko kresta da.
erasoa maiatzaren 9an hasten da 10etan.
Hasieran ofentsiba lorpen bat da, eta Vilmyko kresta golpe batez hartua da;
baina erreserbak sobera gibelean direnez, frentetik 12 kmtarat, Legioa eta Marokiarrek
ezin dute Alemanek arratsean bultzatzen duten kontra eraso bortitzari aurre
egin, eta berriz gibelerat egiten dute. Maiatza osoan zehar, borroka gaitzak
izanen dira inguruko herriaz jabetzeko (Notre Dame de Lorette, Carency, Ablain,
Neuville etc...), baina erresistentzia arras ongi antolatua da.
Ekainaren 16an, 20 divisio krestaz jabetzen saiatzen dira, baina
inahalak guziak deusetako dira eta, Frantsesak unatuak, lehertuak, hustuak amore
ematen dute. Goi agintzeak erasoa gelditzen du ekainaren 24ean.
II)Lekuko gudualdiak.
Ofentsiba handiak ez ezik, 1915eko urteak eten gabeko lekuko borrokak ezagutuko
ditu.
Borroka horien intentsitatea eta iraupena harritzen gaitu, bereziki interes
estrategikoaren eskasa kontuan hartzen badugu, Argonneko oihanetan bezala, adibidez.
Bertze eraso batzuek, aldiz arras zinikoak dira; 51.R.Iko 2. bataioneko 5.,
6., eta 7. konpaniek erasotzen dute champagne aldean . eraso honen helburua
bakarra alemaniar ametralladoreen posizioneen antolaketa ezagutzea zen.
Hiru konpaniak masakratuak dira, hau da 300 soldadu eta 7 ofizier...
Epargetako krestak, egiazko interes estrategikoa dute: ordoki ttiki honek (1 500 metro luze eta 750 metro zabal) Woëvreko zelaia gainditzen du eta Alemandarrek defentsako lerro bat antolatu dute. Frantses erasoa minetako gerla batekin hasten da. leherketa izigarri horien ondorioak hegazkinetako argazkietan agertzen dira. Apirilaren bukaeran eraso ikaragarri bortitz baten ondorioz Frantsesak aintzinatzen dira, erasoaren helburura , " X pundura" arras heldu gabe. "Ceux de 14" liburuan, Maurice Genevoix akademizioanoak borroka horiek deskribatzen ditu; larraki zauritua da apirilaren bukaeran epargetako konkistan. Mementu horretan da Aitatxi lehen lerrora igaiten,Genevoixk atxikitzen zuen trintxera berberean (Calonne trintxera), atxikitzeko hain nekez irabazi posizio horiek. 1918 arte guaitatu beharko duteamerikarrek X pundua hartzeko.
III) Neguko ofentsiba orokorra..
Huts egite iraganak batere kontuan hartu gabe, Joffrek , Fochen iritziaren aurka, eraso orokar handia berriz bultzatzea erabakitzen du, bi frente berdinetan (Champagnan eta Artoisen). Aldi honetan medioak garrantzitsuagoak dira eta frenteak hedatuagoak. Munizio erreserbak berriz osatuak izan dira eta Frantses armadak 100 dibisio erabiltzen ahal ditu, gehi 50 britaniar dibisioak (21 Frantses frentean, bertzeak formakuntzan).
Horra banaketa nola egiten den: 35 divisio De Langle
Pétain eta Castelnauren agindu pean, eta 1 100
kalibre handiko kanioi Champagnan, 25 Kmtan zabalduak, eta 31 divisio 13
Britaniar barne Foch eta French general agindu pean, 75mmko 700 kanioi
eta tamina handiko 300 kanioi. Gainera, infanteriako 12 divisio eta
zaldieriako 15 divisio erreserban atxikiak dira segurtzat ematen den garaipenari
etekin a ateratzeko.
Artileriako preparakuntza handi bat hasten da Irailaren 20an Artoisen
eta 22an Champagnan, eraso orokorra baino lehen.
a) Artoiseko bigarren ofentsiba.
Gazako bonbardaketa baten ondotik Ingelesek lehen lerro Alemandarrak
hartzen dituzte eta Lens hartua izateko zorian dago; Frantsesek, lañoa dela eta
berantago erasotzen dute eta 6kmaz aintzinatzen dira.
Emaitzak baikorrak dira Fochentzat, baina fite Joffrek jakinarazten dio
champagnako egoerak Artoiseko tropak behar den bezala ornitzeko ezinezkoa izanen
dela; hortik aintzin, Artoiseko erasoa dibersione bat baizik ez da izanen.
b) Ekintza garrantzitsuena Champagnan
Erasoa irailaren 25ean hasten da euri pean; euriak 29a arte iraunen du.
Aintzineko Artileriako bonbardaketa aldiz eguraldi onarekin egin da eta
Alemaniar lehen lerroa xehatua da.
Lehen eguneko emaitzak arras baikorrak dira: Lehen lerro kasik osoa golpe batez
hartua da.
26an, bigarren lerrora irixten dira eta hor defentsa uste baino ainitz ere
gogorragoa da eta atakak errepikatzen dira irailaren 27 eta 28 emaitzik gabe.
Urrian errealitatea bistandakoa bilakatzen da: erasoak huts egin du. Azaroaren
1ean tropen unadura, galtzeen garrantzia (138 000 gizon) eta munizionen gaitzeko
kontsumoa ikusi eta, eraso osoa gelditua da.
1915 urteko bilana.
1915eko bilana egitea, botoila erdi hutsa hala erdi betea den galdatzea
da.
Frantsesek eta Ingelesek huts egin dute haien eraso erabakikorren entseguan
eta horren kontura, haien tropak suntsituz, baina haien aliatuak errusiarrak
nabarmenki lagundu dute;Alemanek lurralde frango irabazi dute ekialdeko frentean
eta bertzalde ederki atxiki dituzte haien posizioneak mendebaldeko frentean.
Baina defendatze amorratu horrek 10 dibisioen ekialdetik mendebaldera ekartzera
behartu du; tropa horiek eskas izan dira ekialdeko garaipenak Tzaren armadaren
kontra: Alemandar aginteak ekialdean garaipen zalu baten esperantza abandonatu
behar du, eta bi frenteekin moldatu beharko da.
1915ean, Frantses infanteria izigarri sufritu du; galtzeak ikaragarriak dira
eta emaitzak eskasak (baina hobeki pentsatuz zein urtea ez da terrible izan
galtze mailan; gerlaren hastapeneko sarraskien zergati garrantzitsuena baldin
bazen Napoleon garaieko erasotzeko konzepzioak, 1915, bukaerako garaipenara
eraman behar duen garaipen erabakikorraren nahi itysua zen heriotz kopuru izigarriaren
zergati nagusia.
15. urte hartan, gerla modernitate eta XX. mendean sartzen da: Trintxeretako
gerla instalatzen da, eta materialaren inportantzia gero eta handiagoa da. Arteleria
nagusia bilakatzen da (Fochen adibidea adierazgarria da), armak kimikak, minak,
hegazkinak; gerla perfekzionatzen da.