1915. Urteko Bilduma

 

Domingo Ouret 1914eko Urriaren 8an mobilizatua da eta 144. infanteriako erregimentea Bordalen .Erregimenta frentera igaiten da 1915eko Otsailaren 9an Marneko departamenduan.Bere karnetan Domingo ekipamendua ren pisuaz plenitzen da; Ez da harritzeko dakigunean Zakua 30 kilo baino gehiago pisa zezakeela!

Hasieratik eskuaraz soilik idatzia, Domingok frantsesez segitzen du
haren karneta.
Hizkuntza traketsa da, dudarik gabe, gerlaren hastapenean,
Frantsesa gaizki menperatzen baitu beste hain bat soldadu bezala.
Gai hori hunkitzean, Aitatxik sobera zailtasunik gabe eskuaraz zein frantsesez idazten duela azpimarragarria da.
Pentsatazen ahal dugu haren egonaldia fraideen artea, mutil gisa, egoera hori esplikatzen ahal duela.

Hilabete oso bat pasatzen dute Baslieux-les-fismesen, herri ttiki batean, ez lehen lerroan, baina aski hurbil kanioi bonbardaketak aditzeko (otsailaren 14, 15, 17a). Hasieran aktibitateak ibilaldiak ariketak maniobrak eta bide konponketen artean banatzen da.
Hegazkin baten tiroketa aipatzen du; 1915 gara, eta hegazkinen erabilpen militarra hasieran dago, eta ez litake harrigarri Domingo aire gerlako lehenetariko biktima baten lekukoa izatea; dena den gertakari hori aski exepzionala da karnetan markatua izateko.

Domingo erregimentetik kanbiazen da, 144.RItik 170RIra.
144.R.I.ren basea Bordale bazen, 170. Epinalen da. Aipagarria da Domingo ez dela sekulan Baionako 49.R.I.an afektatua izan, eskualdun gehienak bezala. Gerlaren hasieran, erregimentiak
eskualdeka antolatuak baziren, aski fite galtzeen ordezkatze beharrak eta goi agintearen soldaduen nahasteko nahiak egoera hori amaitzen dute. Hala ere Domingo ez da Eskualdun bakarra eta harremanetan direla ageri da .
Apirilaren 2an haren erregimentiarekin batera, lau soldaduen fusilamenduaren lekukoa da. Ez du beste komentariorik egiten, eta ez dugu sekulan jakinen gizon gaixo horiek zer egin zuten.
Hori zen bederen uste nuena, zinez gomendatzen dizuedan http://www.pages14-18.com gunearen forumean ibili arte; han galde egin nuen ba ote zen molde bat lau fusilatu hoiei buruzko xehetasun batzuk .Rolland Denisek gerlako fusilatuei buruzko datu base bat eraiki du, eta erran dit egun horretan eta leku horretan (Saint Armand-en), 4 izen zituela, Anniek deiturei izen bat gehitu die eta haien ehorzketa lekua gaineratu du:
Marvelay Lucien 174è RIkoa, Pillet 72è RI, Cailleretz Joseph Charles 8è RI-koa eta Gérard Louis Joseph 12è RI.koaHaien postua etsaiaren presentziaren aintzinean abandonatzea leporatu zaiote eta Vitry le François-ko hezurtegian lurperatuak dira; Horra Rolland Denis-k diona afera horri buruz:
"Les lieux de sépultures signalés par Annie confirme bien qu'il s'agit de l'affaire signalée par Xan Berasategui.
Le général Bach ne parle pas de cette affaire dans son livre Il est certain que nous sommes en pleine période de répression-bavure mais la particularité de cette affaire est que ces hommes appartiennent à 4 unités différentes. Les infractions relevées contre eux sont à des dates différentes (entre le 24 février et le 13 mars), ce n'est donc pas un jugement à chaud. Ils sont tous jugés le même jour (1er avril) par le tribunal de la 4e armée. ce qui n'est pas très courrant, le conseil de guerre siège normalement à la division. Tout cela suggère des "cas graves", au sens de l'époque évidemment."


Apirilako hilabetea Courtisols herrian pasatu eta, apirilaren 30ean, 170. infanteriako erregimentia lehen lerrorat igaiten da Eparges gudu lekuan Verdunetik hurbil, Calonneko trintxeran zehazten digu 170.erregimentuaren historiko ofiziala. Domingok ez du komentario berezirik egiten, baina haren izia asmatzen ahal dugu .
Lehen enfrentemendu gogorra Maiatzaren 5ean iragaiten da; horra erregimentiako historiko ofizialak kontatzen diguna: "Maiatzaren 5ean, 170.k gure lerroen aurkako etsaiaren eraso azkar bat gelditzen du, gaitzeko bonbardaketa bat jasan ondoren."Domnigok gauza bera kondatzen digu, erregimentiaren erdia baino gehiago (hau da 1 500 gizon baino gehiago) galdua dela (hilak eta presoak) gehituz.
Verdunen 8 eguneko pausa batez gozatu eta gero (Domingo dutxa bero bat hartzen du!), 170.a Iparrera doa eta Artoiseko frentean instalatzen da, lehen ofentsiba garaian ,  Notre Dame de Loretten aintzinean ziren trintxeretan.
Ailegatzen den egunean, Domingo beste  hegazkinen arteko borroka baten lekukoa da.

Biharamunean, hau da maiatzaren 21, 22an eta bereziki  23an, Domingok infernua ezagutzen du; Artoiseko lehen erasoaren erdi erdian, 170.a erasotzen du 21ean, kontra eraso bat jasaiten du 22an, eta berriz erasora doa 23an...bilana ikaragarria da: Lehen egunean Aitatxik trintxereen eta 300 aleman preso aipatzen baldin baditu, 22an kontra erasoa gelditzea lortzen dute, 500 preso eginez; denbora berean Domingok 3 konpanien (hau da 600 gizon) deuseztatzea zehazten du. 
Baina txarrena etortzekoa da: maiatzaren 23an igandearekin 14'35etan erregimentua berriz ere erasora doa bonbardaketa luze bat jasan eta gero: 6 trintxerak hartzen dituzte, baina galtzeak handiak dira, eta Domingo sarraski eguna aipatzen du...
17'30 Obus bat lehertzen da eta hiltzen ditu domingoren inguruan ziren 10 adixkidea; Aitatxi bizirik gelditzen den bakarra, bizkarran larriki zauritua da "poste de secours"delakora joaten  da bere medioz eta  han flakatzen da.
Biharamunean, erregimentuak berriz ere atakatzen du; Domingo aldiz, automobilez Houlgaterat, Normandiako kostaldean,  joaten da gurutze gorriko ospitale baterat.

Kasik hilabete oso batez kolpatua sendatzen da (Maiatzaren 26etik ekainaren 21 arte).
Asmatzen ahal dugu trintxeretako infernua ezagutu ondotik, Houlgate, kostaldeko hiri goxoa, paradisuaren itxura izan behar duela.

ekainaren 21ean Majorek Ouret soldadua ateratzeko prest dela deliberatzen du eta permisione bat eskainia zaio.
Bidaian zehar, geldialdi bat egiten du Hirinagusian. Parise deskubritzen du lehen aldokotz, harritua da eta bereziki "lurpeko tranbia" aipatzen du.
Bigarren geldialdian Bordalen iragaiten da; han ezagun batzuk bisitatzen ditu eta partikulazki, bistan dena haren Ama, Marie Ouret
Ekainaren 24ean, Domingo Suhuskunerat arribatzen da eta etxekoekin elgartzen da: 6 hilabete eta zauri larri eta gero, Domingo Ouret lehen aldikotz sartzen da etxerat.
Permisionea 10 egun irauten du eta haren zoriona ageri da. Joateko ordua hurbiltzen da eta haren otoitzetan, luzapen bat eskatzen du txeko lanen bukatzeko...errexa da asmatzea ez dela hori arrazoin bakarra.
Uztailaren 3an Dominique Ouret Epinala buruz joaten da han baita 170. erregimentuaren basea; bidaiak 55 oren irauten du!

Han bertan, Domingok uda osoa baino gehiago pasatzen du, irailaren 25 arte hain zuzen. Ez du fitxik egiten, eta aktibitateak kazernako biziari lotuak diren eginbeharrak dira (guardiak, korbeak, tiro ariketak eta abar...). Frentera buruz joaten diren soldadoen irtetzeek (eta haien artean ez izateko bozkariak) dituzte Domingoren bizi monotonoa erritmoa tartekatzen. Baina gerlak segitzen du, eskutitz itzuli batek konpreniarazten dio ezagun baten hiltzea.
 baina lasaialdi hori ezin zen betirako izan, eta 1915 buruilaren 24ean, Domingok frentera itzultzeko agindua eskuratzen du. Haren erregimentuaren gana doa Champagna buruz, hau da frantses erasoaren erdi erdian.
Eraso orokorra buruilaren 26an hasten da eta frantsesen soldaduen kopurua alemandarrena baino 4 aldiz garrantzitsuagoa da. Hasiera ongi pasatzen da frantsesentzat eta Domingok, frentera buruz joaki den treinean, horren berri badu.
27an frantses kanoi ukaldiak aipatzen ditu, baina lehen lerrora heltzean 29an, kolpatu kopuru ikaragarria baizik ez du aipatzen, eta nahiz 30ean, frantsesak aintzinatu direla adierazten daukun, erasoa dagoeneko huts egin du; ALemanek aspaldi erasoaren jakinean dira, eta bigarren lerroa fermuki atxikitzen dute, eta noiztenka kontra eraso gogor batzu bultzatzen dituzte Urriaren 2an Aitatxik jasan behar duen bezala. Ondoko egunetan, Ouret soldadua erasoaren infernuan bete betean sartua da; zeruko bonbardaketa batek kasik hiltzen du;
Urriaren 5ean eta lehen aldikotz, Domingok gazeko bonbardaketa bat aipatzen dauku, "obus pozoinduak" izendatzen du agertu berri den arma hori. Urriaren 8an aipatzen digu 1 000 gizonen galtzea 170. erregimentuan! Harat afektatuak dira xiloak betetzeko,bestalde lehen aldikotz, Domingok, bizia salbatu nahian, zauri garbi bat eskatzen du bere otoitzetan; Erregimentuaren historiko ofizialak aipatzen du gertakari hori eta benetan balio du irakurtzea: "Depuis le 2, il a  été  soumis  à  un  bombardement violent; mais  rien n'arrête son élan et, en dépit de tous les obstacles et de la résistance ennemie, il atteint rapidement la gare de Somme-Py. Malheureusement les troupes voisines sont arrêtées par les défenses insuffisamment, détruites; le 170e s'enfonce comme une flèche dans les lignes ennemies; une contre-attaque le contourne et le coupe des lignes françaises. La gare de Somme-Py doit être abandonnée après une superbe résistance".
Egun berean, Domingok galde egiten du lehen aldikotz haren otoitzetan zauri ttiki bat infernu eta heriotzatik urruntzeko.

170. pausatzera igorria da 11, 12 eta 13an; hortik aintzinat, ez da gehiago erasorik aipatzen baizik eta bederen frantsesen aldetik lerroa atxikitzen; Aitatxik bereziki bonbardaketak eta pairatzen duen hotza aipatzen du.

Beste soldado guziak bezala guardia txandetaz postu aintzinatuetan tematzen da: 24ean, bi oren terdiko txanda bat aipatzen du etsaiatik 30 metrotara!
Molde berean iragaiten da Azaroa hilabetea: hotza, karroina, eta lehen lerrokoko guardiak...
Azaroaren 22an, 170. erregimenta ordezkatua da, eta 354.ak dio lekua hartzen. Egun berean Domingok hegazkinen arteko borroka handia deskribatzen digu.

Bigarren lerroan, soldadoak pausatzen dira; Domingok lasto garbia preziatzen du, eta erreski asmatzen ahal dugu burutik pasatzen zaiona beste bi erregimenta lehen lerrotik jausten ikusten dutenean lohiez beterik.
abenduaren
6an clairon izateko examina lortzen du.
Abendoaren 9, 10 eta 11an erregimentua mugitzen da: 3 eguneko ibilaldia egiten du, hau da 70 km, eta Brillon herrian kantonatua da, Bar-le -Duc hiriaren ondoan, eta hortxet gelditzen da urtearen bukaera arte.