1916
Verduneko urtea
Bi eraso handik markatzen dituzte
mendebaldeko frentea: Alemanek bururatu duten Verdunena eta frantsesak
eta ingelesak Sommean. Lehenak bigarrena gainditu du bederen Frantzian,
jendeen orroimenetan, gerla osoaren sinbola bilakatuz. Alta ez
da izan hori nihundik ere gerlaren gudu odoltsuena baina poiluren erresistentzi amorratuaren
sinboloa bilakatu da, eta armada frantsesa kasik osoa Verdunetik pasatu dela idaeia
hori azkartu du.
I) Egoera militarra 1916eko hasieran.
1915 bukaeran, Von Falkenhaynek , alemandar indarren buru gorenak, satisfos izateko arrazoin guziak dauzka:
Mendebaldean Artois eta Xanpainako erasoak geldituak izan dire, eta
ekialdean, Alemanek Errusiar lerroak zilotu dituzte, eta 160kmko
aintzinamendua egin dute.
Errusuar armada gibelka doa, baina ez da inguratua izan. Alemaniar
aginte gorenak ez du sobera pusatu nahi erasoa, ez gertatzeko Napoleoni
gertatu zitzaiona, eta mendabaldean indarrak berezi bat ematea deliberatzen du
1916ko urtearen hasieran.
Von Falkenhaynen ideia ez da defentsa haustea eta pasatzea, baizik eta
frantsesak bortsatu defendatzerat, eta haien armada higatu, ahitu ahal
bezain bat.
Horrek guziz bat egiten du indar industrial alemandarra galezina dela
ideiarekin. Armada bat xehatu artileriaren indarrari esker, arma
industriala zeharo.
Igatzearen taktikaren teori Folkenhaynek berak aipatzen du bere
orroimenetan. Hori dela eta batzuk dudan eman dute ideia hori
hasieratik izan zuela, eta lerroak xilotu nahi zuen eraso arrunta baten porrota esplikatzeko generalak aposteriori asmatu duela teoria hori...
II) Su uholdea (1916ko otsailaren 21a)
1916ko
otsailaren 21ean goizeko zazpiak alde, su eta burdinaren dilubio bat
erortzen da kilometro zonbaiteko frente batean (bonbardaketa Vosgak
arte aditua da 150kmtara). Bi milioi obus (obus pizu bat hiru
segundero) erortzen da frantses posizionetan bi egunetan
Frantses
indarrak zapuztuak dire. Driant koronelak hiltzen da haren 1120
soldaduekin. 56 eta 59. xazuren bataillonetatik 110 soldadu soilik dire
bizirik gelditzen. Sektore guzian defentsak xehatuak dire. Oren
zenbaiten buruan baso batzuk osoki desagertzen dire, ilargiko paisaiari
lekua utziz.
Bonbardaaketa ondoren, Rhenaniko 7. korputza, Hesoieko 18. eta Bradburgeko 3. ainzina doaz.
Hala ere alemanen aintzinamendua emeki doa. Artleriaren ^resteketak alde txarrak ditu erasotzailearentzat:
Lurra osoki iraulia traba bat bilakatzen da aintziatzeko, eta nekez
ibilgarria da. Maiz aintzinatzeko tropak lerroka ibili behar dire
obstakulak saiestuz.
eta guttien espero zena oposaketa kausitzea zen. Harrigarria bada ere
frantses posizione desagertuetan soldado batzuk irauten dute, eta
erantzuten dute dauden tokitik duten armamenduarekin.
Frantses soldaduak lortzen dute alemandarren aintzinamendua gelditzea.
Frente bat arraeraikia da. 270 frantses kanoin saiatzne dire erantzutea. Bi frantses dibisione laguntza gisan bidaliak dire otsailaren 26an. hango gelditzen ziren gizonekin alemanen aintzinamendua gelditzen dute.
de
Castelnau generalak Meuse ibaiaren eskuin aldean atxikitzea agintzen du
24ean Verduneko iparrean Douaumont aldean. Borroka horretan
engaiatua da 70.erregimentua.
Verduneko
lehen fasearen amaiera da. Falkenhaynen helburuak ez dira beteak. Frente
sobera hertsi bat, lurra xehatua eta defentsatzaillen errak huts
eginarazi dituzte agintarien nahiak.
III) Erresistentzia antolatzen da (1916eko otsaila martxoa)
Otsailaren
26an Petainek amor emanen ez den defentsa lerro bat zehazten du. Lerro
honek Avocourtetik abiatuz mendebaldean Moulainvileko gotorlekua arte
ekialdean.
Ondoren sei lerro bertikalak margotzen diut mapan, sei Armada
ezberdinen areak dira. Armden arteko artilleriako elkar laguntza ere
antolatzen du.
Behar diren neurria ere hartzen du dagon gibeleldira buruz den bide
bakarra ahl bezain bat emankor izateko (bide sakratu izen pean famatua
izanen dena)
Martxoaren 6an, bi egun bonbardaketa izugarrien ondotik, Bethincourt
eta meuse ibaiaren ezkeraldearen artean erasotzen dute bi dbisionekin
bost kilometroko frente ertsi batean.
Pétainek lehen defentsa lerroa abandonarazi zuen bigarrena okupatzeko.
Hala ere alemanak Mort-homme eta cote 304 ate iristen dire, tontorrak
beraienganatu gabe. Alkema,darrentzat aintzinatze handien garaiak
bukatuak dire, frantsesak ongi antolatuak dire eta amor eman gabe aurre
egiten die. Eten gabe kontra erasoak antolatzen dituzte alemaneri min
handia eginez.
Bertzalde, Frantses hegazkinek zeruaren jabetza berreskuratu dute, artilerialari eta oinezko soldaduen zorionerako.