1916. Urteko Bilduma

 

1916-eko karneta arrunta da, 1915ekoa baino aise sinpleagoa. zutabe gorri ezberdinek adierazten dute kontabilitatearentzat egina izan den karneta militar bat dela. Dudarik gabe Domingok trukatu du edo erosi du frente aldean ziren bazar hoietariko batean. Karnetaren horrialde batzu
tanponatuak dire; tanpoin hoien helburua nolabaiteko ofizialtasuna ematen zion kontaketari.

1916. urtea molde goxo batez hasten da Domingorentzat; 170 R.I.rekin batera urtarrila eta otsailaren parte bat (otsailaren 12an preseski) pausan la Neuville aux Bois  Marnean Champagnako frentetik hurbil. Domingoren zeregin handiena clairona ikastea da.

Otsailaren 16etik 26a arte, Domingo Ouret permisionerat joaiten da hamar eguneko. Bigarren permisionea da eta 8 hilabete iragan dira bi permisionen artean. Otsailaren 21a, Verduneko erasoaren lehen eguna, egun ikaragarria da Verdun defendatzen duten tropentzat, Domingorentzat aldiz, egun goxo eta trankila da Garaziko merkatuan promenatzen; Baina dena finitzen da, et Amari bisita bat egin eta, Domingo frentera igaiten da otsailaren 28 eta 29an izitua Verdunera buruz.


Martxoaren 1etik 13 arte, bertze permisionean ziren soldadu batzuekin Cohonen
Haute Marneko herri ttiki batean kantonatua da. Ageri da gogoko izan duela herri hori eta gogoaren kontre joaten da Vaucouleurs-erat haren erregimentuarekin bat egiterat.

170. Veaucouleurs-en kausitzen da, Verdunetik bueltan; Domingok pasaldi hori saihestu du.
Horra zer dion 170. egunkari ofiziala:

" Pausaldi handi baten ondotik Givry-en-Argonne eskualdean, 170. Verdunerat deitua da 1916 otsailaren 17an. 28 eta 29en arteko gauean, Vaux sektorera joaten da, Damloup -ren aintzinean? Vaux herriaren aintzinean etsaiaren erasoa gelditzea agintzen zaio. Martxoaren 2a arte defentsak azkarki antolatuak dire; Egun horretan Alemanek kalibre oroko bombardaketa ikaragarri bortitza gauzatzen dute. Etsaia 06:35ean erasotzen du. Gure ametralladoreen suprean hartua, erasoak gibelerat egiten du, gorpu frango utziz bertan.
Martxoaren 3an, 170. Douaumont herria atakatzera agindu eskuratzen du. 17:45etan, Thiaumont baserriko iparreko lubakietatik abiatzen dire. Ametralladoreen sua eta artellleriako ulaldia arren 18:30tan erregimentuaren helburuak beteak dire, herriaren ipar ekialdean."

Domingok bertze errealitate bat aipatzen digu eta erregimentua  deuseztatua kausitzen du. Tartean izendatzen dituen sei eskualdun.

Martxoaren 16an, Joffre generalak 170. eta 174. revuan pasatzen du.

Apirilaren 10 partitzeko ordena iristen da. 15 egunez erregimentua ibilki da, 100 bat kilometra eginez Verdunera buruz.
"Bois de la Caillette"-n instalatzen da apirilaren 21a, 147RIri  txanda hartuz bonbardaketa pean...

Caillette-eko basoko sektorea Meuse ibaiaren eskuinaldea kausitzen da, Douaumontgo gaztelutik hurbil.
170. 10 egun han gelditzne da, martxoaren 25etik maiatzaren 04a arte. 10 egun horiek ez ditu sakulan ahantziko Domingok...

25ean bonbardaketa, 26an 170.ak ataka bat gelditzen du, 27an bertze bonbardaketa eta erasoa. 28 berriz ere bertze eraso bat, 29an bonbardaketa eta 30eab bonbardaketa gau osoan. Baina okerrena etortzekoa da: maiatzaren 1ean 170. erasora pasatzen da eta karga batez bi lubaki hartzen ditu baionetak canoinean. 2an eta 3an gizonak posizioneak atxikitzen dituzte, alemandarren ataka gibelerat pusatuz.

Maiatzaren 03an,  obus batek Domingo bizirik lurperatua du eta bere lagunak justu justu errekuperatzen dute. Gure amak Domingoren alabak, kontatu zigun gertakari hau eta markatua izan nintzen. erraten zuen bizirik iraun zuela kaskoa bisaiaren gainean erori zitzaiolako eta hola aire boltza bat izan zuen.

4ean 123 RI 170RIA erlebatzen du baina itzultzeko bidean , bonbardaketa bat  jasan behar du/

Pausan, bilana impresionantea da: Domingoren batailun erfdia desagertua, eta ofizier guziak hila!

Maiatzaren 23 arte 170 errekuperatzen du, Doingo bera zangoan zauritua da, eta erregumentua Reimsa buruz joaten da.