1978an maiatzaren 14ean Domingo Ouret, nere Aitatxi hiltzen zen; 1894eko azaroaren 2an sortua, XX. mendea zeharkatu du,
bainan erran dezakegu haren bizia blokatu dela 1918an.

1914eko urrian mobilizatua, gerla handia kasik osoa egin du.
1917an larriki zauritua, desmobilizatua da.

Hortik landa eta haren azken eguna arte, Aitatxi gerla handiko soldadu ohia izan da.

Familian, gerla hori beti present izan da haren bitartez. Haurra nintzenean, arras arro nintzen nere Aitatxiaz, haren medaila
ugariak inpresionatzen ninduten, eta egia errateko, luzaz haren xabaiako kanttu batean bere uniformea eta armak aurkituko
nituela esperantza atxiki dut.

Denbora pasatu da, gaur historiako irakaslea naiz, eta nere
ikasleri galdatzean, beti harritzen naiz zoin urrun den haientzat
1 gerla mundiala, ezagutzen dutenean (pentsa, haien aitatxiek algeriakogerla egin dute, eta 2. gerla mundiala bezik ez dute
ezagutzen gehienak...)

1990ean, familiako lagun batek, Beņat Albizuk, lan izigarri bat
egin du: Eskuratu zituen Aitatxiren gerlako karnetak,
hiru urteko eguneroko oharrak eta mugimendu guziak konsignatuak, arrakopiatu eta aztertu ditu.
Lan hori dugu webgune horretan presentatuko;
milesker handi bat hari.

Nere Aitak, historiazale amorratua, idatzi honen
bilduma egin du;lan hori ere agertzen da.

Lan hori iragan den garai baten berpizteko parada da, eta bide
batez nere sustraietan bidai hunkigarri baten egiteko segurki.

Xan Berasategui